首页    期刊浏览 2024年12月04日 星期三
登录注册

文章基本信息

  • 标题:Konposatu organometalikoak terapia fotodinamikorako
  • 本地全文:下载
  • 作者:Rebeca Sola-Llano ; Antonio Veloso
  • 期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
  • 印刷版ISSN:0214-9001
  • 出版年度:2019
  • 期号:35
  • 出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
  • 摘要:BODIPY kromoforoei (4,4-difluoro-4-bora-3a,4a-diaza-s-indazeno koloratzaileak) loturiko iridio (III) ziklo metalikoak prestatu eta karakterizatu dira fotosentikortzaile berri eta efizienteak garatu nahian. Diseinu arrazionala dela bide, argi ikusgaia xurgatzeko gai diren konposatuak lortu dira, zeinak oxigeno singletea oso modu efizientean sortzeko gai diren, batzuk leiho klinikora ere gerturatuz. ehunetan sakon barneratzeko gai den argi-eremua dena, hain zuzen. Konposatuen igorpen fosforeszentea, erdibizitza denborak eta kalkulu teorikoak aurrera eraman dira ikusitako fotosentikortzaile-aktibitateari azalpena bilatu nahian, eta emaitza horien guztien arabera, oxigeno singletea sortzearen arduraduna BODIPY unitatea dela ondorioztatu da. In vitro ikertu da terapia fotodinamikorako aktibitatea HeLa zelulekin, eta agerian jarri da konposatuak efizienteki barneratzen direla zeluletan, ez direla toxikoak haientzat ilunpean, eta argiztatzean zelulak hiltzeko gai direla nahiz eta konposatuen kontzentrazioa baxua izan. Hau guztia dela eta, esan daiteke lan honetan deskribatzen diren konplexuak potentzialki egokiak direla teragnosirako agente gisa, fotosentikortzaile-aktibitateaz gain igorpen fluoreszentea ere agertzen baitute.
  • 关键词:iridio (III) konplexuak;BODIPY koloratzailea; terapia fotodinamikoa;oxigeno singletea;fotosentikortzaileak;teragnosia;;iridium (III) complexes; BODIPY dyes; photodynamic therapy; singlet oxygen; photosensitizers; theragnosis
国家哲学社会科学文献中心版权所有