期刊名称:EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzi eta Teknologi Aldizkaria
印刷版ISSN:0214-9001
出版年度:2012
期号:24
语种:Basque
出版社:Euskal Herriko Unibertsitatea
摘要:Azken urteetan sistema birtualen inguruko aurrerapenak mekanizazio ezkonbentzionaleko prozesu askotara ere hurbiltzen hasi dira, besteak beste, harizko elektrohigadura izeneko makina-erreminta prozesura ( Wire Electro-Discharge Machin- ing WEDM ). Sistema birtual hauek abantaila asko ematen dizkiote makina-erreminta arloko ikerlariari. Hasteko, sistema hauei esker makinan egindako saio kopurua mu- rriz daiteke, batez ere, esperimentuen analisi-magnitudeak erabakitzeko unean. Hala- ber, sistemak oso malguak direnez, ikerlariak behar beste moldaketa eta azterketa egin ditzake saio berean. Ezaugarri hauek guztiak oso erabilgarriak izan daitezke harizko elektrohigadurako tresnaren haustura bezalako auziak ikertzean.