期刊名称:Revista Vasca de Economía Social - Gizarte Ekonomia Euskal Aldizkaria
印刷版ISSN:1698-7446
电子版ISSN:2444-3107
出版年度:2015
语种:Basque
出版社:Revista Vasca de Economía Social - Gizarte Ekonomia Euskal Aldizkaria
摘要:Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeek berezitasun nabariak dituzte kudeaketaren alorrean: helburu ekonomikoak haien helburu sozialak lortzeko bitartekoak besterik ez dira. Dualtasun sozio-ekonomiko hori modu orekatuan kudeatu behar dute erakunde horiek. Krisi garaian, helburu ekonomiko eta sozialen arteko oreka hori gordetzea are zailagoa da. Kudeaketa orekatu hori gauzatzeko, kontabilitate ekonomiko-finantzarioaz haratagoko lanabesak garatzea komenigarria izan daiteke: kudeaketarako adierazleen sistema multidimentsionalez ari gara, hau da, aldagai finantzario eta ez finantzarioak kudeatzeko informazio-sistemez. Adibiderik esanguratsuena, Balanced Scorecard izeneko lanabes estrategikoa. Aldagai ez finantzarioen artean, kalitateak du lehentasuna. Kontzeptu horri lotuta, gure ingurune hurbilean EFQM ereduaren auto-ebaluazio prozesuak hedapen garrantzitsua eskuratu du azken hamarkadan. Krisi garaian ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa orekatua bermatzeak duen garrantziaz jabeturik, artikulu honen bitartez, mota horretako erakundeen kudeaketa ekonomiko-finantzarioa eta soziala hobetzeko lanabesen inguruan hausnarketa kontzeptual bat gauzatzea da.