摘要:Artikulu honetan aztertzen da ISO 9001 kalitate-estandarra pertsona adinduentzako egoitza-zerbitzuen alorrean, eta baita ere aztertzen dira aipatutako estandar horren egiaztapena uztearen kausa eta ondorioak bere alde egindako sektore honetako erakundeen artean. Hori dela-eta, bertan jasotzen dira EAEko adinduentzako 262 egoitzetan buruturiko inkestaren ondorio nagusiak. Azterlan kuantitatibo hori osatu zen zuzendari, arreta zuzeneko langile eta zentro horietako erabiltzaileen familiekin buruturiko izaera kualitatiboko 20 elkarrizketa baino gehiagotan oinarritutako beste azterlan batekin. Emaitzek nabarmentzen dute maiztasun gutxikoa izan dela ISO 9001 egiaztatzea utzitako kasuen kopurua sektore honetan, eta kalitatearen nazioarteko kudeaketa-eredu hori hoberen barneratu omen dute oinarriko motibazio gisara egiaztapen hori lortzea helburu ez zuten egoitzek
关键词:Kalitatearen kudeaketa; ISO 9001; egiaztapena; barneratzea; pertsona adinduentzako egoitzak; Euskadi