摘要:Gutxiengo errenta-sistemak oinarrizko sostengu gertatzen dira ongizate-ekonomia kapitalistetan eta giltzarri dira politika sozialak legitimatzeko ahultasun sozial handiko garai honetan. Artikulu honetan aztertzen dira Andaluzia eta Gaztela eta Leongo sistemak, eta xede hartzen du Administrazioak burutzen duen gizarte- bazterketaren eraiketara hurbiltzea, eta hausnartzea politika sozialaren segiziozale diren sistemen inguruan. Ikuspegi kualitatibo bat oinarri harturik, Wetherell eta Potter (1996) adituen araberako dokumentu-iturrien azterketaren bitartez, emaitzek erakusten dute edukiari dagokionez bi erkidego autonomo horien arteko aldeak zeintzuk diren, adibidez, prestazioa lortzeko betebehar eta sarbidearen inguruan. Bi erkidegoetan azaltzen dira arlo komunitarioko lana sendotzeko premia, arrakasta bermatzeko jarraipen indibidualak eta babes-sisteman inplikaturiko eragile horien guztien arteko koordinazioa hobetzeko premia
关键词:Gutxiengo errenta-sistemak; gizarte-langintza; ; eskuartze komunitarioa; diskurtsoaren azterketa