摘要:Gero eta ebidentzia gehiagok jasotzen dutenez, milaka gaixotasun eta heriotza goiztiar ekidingo lirateke, modu esklusibo batean osasun- zerbitzuetan zentratu ordez, determinante sozialetan eskuartzeak bideratuko bagenitu. Horretaz gain, bidegabeko eta saihets daitezkeen osasun-mailako desberdintasunak daude, eta berauen iturria izaten da gizarte-maila, generoa, etnia, migrazio-egoera edo enplegua. Horiei esaten diegu direla osasun-arloko gizarte- desberdintasunak. Artikulu honetan garatzen dugu kontzeptua, azaltzen ditugu beronen genesirako eredu kontzeptual batzuek, azterlan historiko batzuek jasotzen ditugu, laburbiltzen ditugu gaur egungo polemika batzuek, eta pintzelkada batzuen bidez jasotzen ditugu osasun-arloko desberdintasun-maila gutxiarazteko oraintsu abian diren europar politikak. Bertan nabarmentzen ditugu joandako hamarkadetan garrantzitsuen izandako espainiar azterlan eta ekimenak (Euskadikoak barne direlarik), eta proposatzen ditugu etorkizunerako ikerkuntza- eta ekimen- ildoak. Azkenik, gogoeta burutzen da errealitate konplexu hori osoki ulertzeko epidemiologia sozialaren mugen inguruan, eta aldezten da "epidemiologia mestizo" bat